XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larruazalean erreakzio lokala agertzen da (kolore gorrikoa, erisipelaren antzekoa) eta urtikari erupzio orokorra, edema, giltzaduretako minak, sukarra, agujetak eta albuminuriarekin.

Egun batzuren buruan desagertzen dira sintoma horiek, beharrezko neurriak hartuz gero.

Sufrimendu fetala Fetuaren egoera, anoxiarekin lotua normalean, heriotzara eboluzionatu dezakeena.

Arrazoi nagusiak ondorengoak dira: karenako lesioak, bere oxigenazio-funtzioak alteratzen direnean, zilborresteko odol-zirkulazioaren eragozpen eta oztopoak, eta umetokiaren gehiegizko uzkurgarritasuna (hipertonia, hiperzinesia, umetokiaren erretrakzioa).

Sukar aftosoa Sin.: Aheria.

Hausnarkarien eta txerrien eritasun sukardun akutua, gizakira, kasu oso bakanetan baldin bada ere, transmiti daitekeena: masailetako mintz mukosoetan eta behatzetako larruazalean besikula edo pusla batzuk agertzen dira.

Ik. Ahalegarra.

Sukar erreumatiko akutua Sin.: Giltzadura-erreumatismo akutua.

Eritasun infekziosoa, jatorriz mikrobianoa agian.

Bere ezaugarri kliniko nagusia zenbait artikulazio edo giltzaduraren tumefakzio mingarria da, aldiberekoa edo bata bestearen jarraikoa.

Hanturaz gain, sukarra, albuminuria, anemia eta erraietako konplikazioak agertzen dira, bihotzekoak batez ere (umeetan beti eta batzuetan bakarrik pertsona helduetan).

Sukar-konbultsioak Sukarraren igoeragatik bularreko haurretan eta hiru urte bitarteko haurretan, gutxi gorabehera, agertzen diren konbultsioak.

Sukarkontrakoa Ik. Antitermikoa.

Sustrai bentrala Ik. Aurreko sustraia.

Sustrai dortsala Ik. Atzeko sustraia.

Sustrai motorea Ik. Aurreko sustraia.

Sustrai sentsitiboa Ik. Atzeko sustraia.